XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
HELBURUAK: Soinua eta isiltasuna bereiztea.
Isiltasuna estimatu eta baloratzea.
EDUKIAK: Soinuaren eta isiltasunaren arteko bereizketa.
Isiltasunaren estimazioa eta balorazioa.
JARDUERAK: Irakasleak aurkezten dituen musika-tresnak behatu eta, ikasle guztien artean, izenak errepikatu: txindatak, kaskabiloak, triangelua...
Aurkeztutako instrumentuak nork bere gustura erabili soinua aztertuz.
Irakasleak
Eta
Diskoan agertzen diren instrumentuen soinua entzun, irakasleak instrumentu horien irudiak edota argazkiak erakusten dituen bitartean. Musika eteten den bakoitzean, begiak estali lotan egongo balira bezala.
Soinua duten objektuak (diskoan entzun ditugun berberak) puntzoiaz zulatu.
Diskoan abestia entzun ahala, irakasleak egiten dituen mugimenduak imitatu, hots, instrumentuak jotzeko keinuak egin: pianoa, txindatak, biolina, danborra...).
Noizbehinka irakasleak musika-aparatua itzaliko du isiltasuna sortzeko; orduan, ikasleek poltsikoan sartuko dituzte eskuak.
Triangelua entzuten den bitartean, espazioan ibili.
Baina isiltasuna sortu eta irakasleak isilik egoteko keinua egiten duenean (hatza ezpainetara hurbilduz), geldirik egon.
Kanta dezagun denokKanta dezagun denok,
hau da egun alaia.
Jesus jaio da eta kanta: aleluia!
Poztu aingeru,
poztu zeru-lurrak,
poztu familia,
poztu gurasoak.
Poztu abere, arrain (e)ta hegaztiak,
poztu landare
J. Lekuona (egokitua)